Google Drive web aplikazio bat izanik, baditu PC lokalean bere datu guztiak sinkronizatuta mantentzeko aplikazioak. bideo honetan, aplikazio hauen berri ematen da. Zein diren, bakoitza zertarako den eta nola erabiltzen diren.
Bideoaren iraupena: 18' 02"
Bideoaren atalak:
1. Drive dokumentuen sinkronizazioa: Google drive eta sinkronizazioari buruzko azalpenak ematen dira.
2. Backup & Sync aplikazioa: BackUp & Sync Googleko kontua duen edozein erabiltzailerentzat erabilgarri dagoen aplikazioa da. PCtik Drive kontura eta Drive kontutik PCra aukeratzen diren datuak sinkronizatzeko erabiltzen da. Atal honetan, aplikazioa bera, erabiltzeko modua eta sinkronizazioaren arriskuak aipatzen dira.
3. Drive File Stream: Enpresa eta hezkuntza Gsuite domeinuetan bakarrik erabilgarri dagoen sinkronizazio aplikazioa da. Gaur egungo Drive Sync aplikazioare ordezkoa. Aukerazten diren kontuen eduki guztia PCan era eraginkorragoan sinkronizatzeko balio du.
4. Irizpideak: Sinkronizazioa egiteko dauden aplikazio desberdinen artean, gauza bakoitzerako egokia aukeratzeko irizpideak ematen dira.