Google Drive: Inprimakiak
Googlek duen aplikazio nagusietako bat da. Era errazean inprimakiak sortu, bidali eta erantzunak kalkulu orri batean jasotzeko balio du.
Bideoaren iraupena: 28' 43"
Bideoaren atalak:
1. Sarrera: Googleren Inprimakiak egiteko tresnaren azalpen orokorra egiten da. Pantailaren egitura eta atal nagusien azalpen orokor bat egiten da.
2. Galderak: Inprimakian erabili ditzakegun galdera mota desberdinak eta bakoitzaren aukera eta ezaugarriak erakusten dira.
3. DBLO lege oharra: Datu pertsonalak eskatzen diren neurrian DBLO legea bete behar dela adierazi eta testua non txertatu daitekeen azaltzen da.
4. Diseinua: Aplikazioak gure inprimakiaren diseinua aldatzeko ematen dizkigun aukerak erakusten dira.
5. Inprimakien atalak: Inprimakiak ataletan banatu daitezke eta inprimakia betetzean zein ataletik zein atalera joko duen definitzen da. Hau guztia nola egiten den azaltzen da tarte honetan.
6. Bidalketak eta erantzunak: Inprimakia prest dugunean nola bidaltzen den azaltzen da. jendeak inprimakia osatzen duen neurrian, erantzunak non eta nola jasotzen diren ere erakusten da.
7. Ezarpenak: Inprimakiaren ezarpen eta aukera desberdinak erakusten dira: erantzuna editatu daitekeen, zeinek bete dezakeen, betetzen duenaren datuak jasoko diren eta abar.
8. Zuzenketak eta ebaluazioak: Inprimakiak azterketa moduan ere erabili daitezke. Momentuko zuzenketa automatikoa (galderen baitan)edo eskuzko zuzenketa erabili daitezke.