Matematikaren ekarpena konpetentzia digitala garatzeko eta konpetentzia digitalaren ekarpena konpetentzia matematikoaren garapenean
IKT tresna eta aplikazioak problemen ebazpenerako baliabide didaktiko gisa txertatzeak konpetentzia digitala garatzen laguntzen du.
Informazio iturri indartsua da esparru digitala. Horrekin batera garrantzitsua da ere hizkuntza mota guztien erabilpena eta interakzioa: hizkuntza naturala, numerikoa, grafikoa, geometrikoa eta aljebraikoa errealitatea interpretatzen laguntzeko.
Informazioaren ulermena bideratzeko lagungarriak diren eskema, kontzeptu mapak eta abar egiteko bitarteko eraginkorrak dira IKT baliabideak.
Informazioaren komunikazioan edo edozein produkzio azaltzeko garaian ere potentzialtasun izugarria dute IKT aplikazioek, media anitzak konbinatzeko aukera eskaintzen baitute.
Kalkulu orriaren erabilerak informazioaren antolaketa errazten du, grafikoak sortu, interpretatu eta datu kantitate handien tratamendua ahalbideratzen du. Kalkuluei eskaini beharreko denbora problemen ebazpenera dedikatu ahal izango du ikasleak.
Errealitatearen errepresentazio dinamikoa landu daiteke berariazko aplikazioak erabiliz eta horiek ikasleei modelo matematikoak sortzea erraztuko die.