Google Drive aplikazioaren oinarriak azaltzen dira ondorengo bideoan.
Bideoaren iraupena: 13' 19"
Bideoaren atalak:
1. Karpetak sortu: Karpeta nola sortzen den azaltzen du.
2. Dokumentuak: Dokumentu bat nola sortzen den azaltzen da.
3. Dokumentuaren kopia: Dokumentu baten kopia nola egiten den azaltzen da.
4. Aldatu izena: Dokumentuaren edo karpetaren izena nola aldatzen den adierazten da.
5. Eraman hona...: Dokumentuen eta karpeten kokalekua nola aldatzen den adierazten da.
6. Ikusi xehetasunak: Dokumentu edo karpeta baten xehetasunak eta jarduerak nola ikusten diren adierazten da.
7. Izardunak: Dokumentu edo karpeta bat izarren bidez nola nabarmentzen den adierazten da.
8. Dokumentua deskargatu...: Driven dugun dokumentu bat nola deskargatzen den adierazten da.
9. Zaborrontzia: Dokumentu eta karpetak nola ezabatzen diren eta zaborrontzitik nola leheneratzen diren azaltzen da.
10. Koloreak: Karpetak nabarmentzeko koloreak nola erabiltzen diren adierazten da.
11. Karpeta deskargatu: Drivetik karpeta oso bat nola deskargatzen den adierazten da.
12. Kargatu fitxategi eta karpetak: Drivera dokumentu eta karpetak nola igotzen diren adierazten da.
13. Bilatzailea: Driven dagoen edozer bilatzeko tresna erakusten da.