Diigo

Diigo, Gizarte-markatzaile bat da: Interneteko markagailuak, ohar-bloka, oharrak, irudi- eta dokumentuan artxibategia eta nabarmendutako testuen hautaketa eskeintzen ditu. Taldeak osatzeko aukera ematen du ere, pribatu nahiz publikoak.

Informazio gehiago: www.diigo.com

 Bideoaren iraupena: 32' 36"

 Bideoaren atalak:

1. Sarrera: Aplikazioaren sarrera labur bat egiten da.
2. Diigo kontua sortu: Diigo erabiltzen hasteko kontua nola sortzen den azaltzen da. Dohako eta ordaintzen diren bertsioak daudela ere aipatzen da.
3. Diigo estentsioa instalatu: Askotan erabiliko dugun Chrome nabigatzaileko Diigo estentsioa nola instalatzen den ikusten da.
4. Interfazea eta ezaugarri nagusiak: Diigoko interfazearen atal eta ezaugarri nagusiak erakuten dira.
       4.1. Erabiltzaile profila: Sortu dugun erabiltzailearen profila nola osatu eta aldatzen den erakusten da.
       4.2. My library: Diigoren atal nagusia. Norberak bere liburutegian informazioa nola agertzen den ikusten da.
       4.3. Tags edo etiketak: Informazioaren bilaketa egin ahal izateko tag edo etiketen erabilera erakusten da.
5. Diigora sarrerak nola gehitu: Norberak bere librerian Chrome estentsioaren bitartez sarrerak nola gorde ditzakeen erakusten da.
6. Oharrak nola gorde: Webguneak gordetzeaz gain webgune horietan eginiko oharrak ere gehitu daitezke Diigon. Hau nola egiten den erakusten da.
7. Screenshot. Pantaila kapturak gorde: Webgune batel atal bat irudi edo pantaila kaptura moduan Diigon nola gordetzen den erakusten da.
8. Ondoren irakurtzeko markatu: Webguneak gordetzeko modu desberdinen artean, ondoren irakurtzeko markarekin nola gordetzen den erakusten da.
9. PDF fitxategietan oharrak gehitu: Diigon gordeta dauden PDF fitxategietan testua markatu eta oharrak nola gehitu daitezkeen erakusten da.
10. Estentsioaren bestelako lasterbideak: Chromeko estentsioan dauden beste hainbat lasterbide era laburrean aipatzen dira.
11. My Groups. Diigo taldeak: Diigoren beste atal garrantzitsua da hau.
       11.1. Taldeen kudeaketa: Taldea sortzen duenak taldea kudeatzeko dituen aukerak azaltzen dira. Taldeak sortu eta kudeatzeko ordaintzen den Diigo bertsio bat beharrezkoa dela ere aipatzen da.
       11.2. Talde baten partaidetza: Diigo erabiltzaile bat talde baten partaide izateko bideak eta bere Diigo interfazeak ikusiko dituenak azaltzen dira.
       11.3. Taldearekin sarrerak nola partekatu: Norberak gordetzen dituen sarrerak talde batekin nola partekatzen diren ikusten da.
12. Diigo komunitatea: Diigo gizarte markatzaile bat den neurrian, mundu mailan gordetzen eta etiketatzen diren sarrera publiko guztiak ikus ditzakegu. Hau erakutsi eta adibide bat ikusten da.
13. My Outliners. Antolatzaileak: Diigon gordeta dugun informazioa Outliners bitartez nola antolatu daitekeen era laburrean aipatzen da.