Google Drive aplikazioak bere formatu propioko dokumentuak lantzen ditu. Kasu askotan, Googlenak eta Googlekin loturarik ez duten formatuko dokumentuak jaso eta landu nahi izaten ditugu gure Drive unitatean. Bideo honetan, Office Word aplikazioko dokumentu ereduak hartuta, dokumentu hauek kudeatzeko modua erakusten da.
Bideoaren iraupena: 11' 13"
Bideoaren atalak:
1. Formatu desberdineko dokumentuak: Sarrera moduan Googleko formatuan ez dauden dokumentuak Driven nola jasotzen diren erakusten da.
2. Edizioa eta formatu bihurketa: Dokumentu mota hau nola editatzen den eta Google dokumentuetako formatura bihurtzen badira egon daitezkeen arazoak aipatzen dira. Era berean, dokumentu beraren kopia desberdinak izatearen arazoak aipatzen dira.
3. Bertsioen kudeaketa: Google formatuan ez dauden dokumentuentzako Googlek eskaintzen duen dokumentuen bertsioen kudeaketa erakusten da.