Google SItes
Google Sites webguneak garatzeko Googlek duen aplikazioa da. Orain dela gutxi argitaratutako aplikazioa da eta oraindik ere nahiko mugatua da. Googleko tresna gehienak bezala, gauza sinpleak oso modu errazean eta apenas ikasketa prozesurik gabe garatzeko aukera ematen du.
Informazio gehiago: Google Sites
Bideoaren iraupena: 28' 25"
Bideoaren atalak:
1. Sarrera: Sites aplikazioaren sarrera orokorra egiten da. Nola exekutatu, interfazearen atal nagusiak, ...
2. Orriak sortu: Gure webgunea izango denaren egituraketa eta orretarako orriak nola sortu behar diren eta nola antolatzen diren azaltzen da.
3. Estiloa: Webgune osoaren estilo aukerak azaltzen dira.
4. Orrietan elementuak txertatu: Webgunearen antolaketa egina dugula orri bakoitzean eduki mota desberdinak txertatzeko dagoen aukera menuaren azalpen orokor bat egiten da.
5. Irudia txertatu: Irudiak nola txeratzen diren ikusten da.
6. Aurrebista: Webgunea garatzen dugun neurrian nola gelditzen ari zaigun konprobatzeko aurrebista aukera azaltzen da.
7. Bideoa txertatu: Bideo bat modu desberdinetan nola txertatzen den azaltzen da. Youtuben dagoenean, Driven gordeta dagoenean, web URL batetik hartuta, ...
8. Audioa txertatu: Audio bat modu desberdinetan nola txertatzen den azaltzen da. Esteka bidez, Driven gordeta dagoela, SoundCloud moduko zerbitzu batean gordeta dagoela, ...
9. Drive karpeta txertatu: Drive karpeta egitura oso bat nola txertatzen den azaltzen da.
10. Mapa txertatu: Google maps zerbitzuko mapa bat nola txertatzen den azaltzen da.
11. Bestelako edukiak kapsulatu: Bestelako aplikazioen bidez sortutako edukiak nola txertatzen diren azaltzen da. Adibide moduan LucidChart, LucidPress edo pdf dokumentu bat txertatzen dira.
12. Google formatuko edukiak txertatu: Google berak dituen eduki formatu ezberdineko dokumentuak nola txertazen diren azaltzen da. Testu, dokumentua, aurkezpena, eta abar.
13. Webgunea argitaratu: Webgunea bukatutakoan, nola argitaratzen den azaltzen da.