Padlet

Padlet norberak nahi duena jartzeko pareta txuri bat eskaintzen digun web aplikazio sinple bat da.

Infromazio gehiago: Padlet

 Bideoaren iraupena: 9' 29" 

 Bideoaren atalak:

1. Sarrera: Padlet aplikazioaren azalpen labur bat egiten du. Nola sartu eta nola logeatzen den ere ikusten da.
2. Ezaugarri nagusiak eta edizio aukerak: Lehen aldiz sartzean pareta txurian elementuak nola gehitzen diren eta hauek dituzten edizio aukera sinpleak ikusten dira: testua eta irudia gehitu, ezabatu, editatu...
3. Menuko aukerak: Eskuin aldean dauden botoien errepaso bat egiten da. Hauek dira botoi hauen bitartez ikusiko ditugun aukera nagusiak:
       3.1. Erabiltzailearen kontuaren ezaugarriak  
       3.2. Esportatzeko aukerak
       3.3. Dokumentuaren konfigurazio aukerak: Azken honetan daude dokumentuaren izenburua, diseinua edo pribatutasuna ezartzeko aukerak.
4. Sarrera orriko aukerak: Berriz ere hasierako pantailara bueltatu eta ikusten diren botoiei errepaso bat ematen zaie. Norberaren kontuaren ezaugarriak, lan zerrenda, profila, kolaboratzaileak, e.a.