Erabilerak: Irudien kudeaketa
Bideo honetan irudien atalari dagokion guztia lantzen da. Irudien edizioari dagokionez, PixlrEditor aplikazioaren erabilpena azaltzen da. Aplikazio zehatz honetaz gain, irudien edizioari dagozkion hainbat kontzeptu orokor ere azaltzen dira, eta horrekin batera, irudien bilaketa eta irudiak kudeatzeko moduak ere adierazten dira.
Bideoaren iraupena: 27'
Bideoaren atalak:
1. Sarrera: Bideoaren aurkezpen orokorra egiten da.
2. Pixlr Editor: Irudien edizioa egiteko erabiliko dugun PixlrEditor web aplikazioaren azalpena ematen da.
2.1. Pixel bat zer da? PixlrEditor aplikazioan oinarritzen bada ere, Pixel kontzeptu orokorra eta horrekin lotuta irudiaren tamaina eta kalitate kontzeptuak azaltzen dira.
2.2. Irudiaren edizioa: Aplikazioak ematen dizkigun edizio aukeretatik gutxi batzuk bakarrip azaltzen dira. Zehazki, irudien tamaina aldaketa eta irudi baten zati bat nola hartzen den.
2.3. Irudia gorde: PixlrEditor aplikazioak irudiak gordetzeko ematen dituen aukerak adierazten dira.
2.4. Irudiaren konpresio maila eta kalitatea: Irudiak .jpg formatuan gordetzean irudiaren kalitate maila aukeratu behar da. Atal honetan irudiaren konpresio maila, okupatzen duena eta bere kalitatearen arteko azalpenak ematen dira hainbat adibideren bitartez.
2.5. Edizioaren ideia nagusiak: Aurreko ataletan azaldutakoa labur-labur errepikatzen da laburpen modura.
3. Irudien bilaketa tresnak: Googlek irudiak bilatzeko dituen tresnak azaltzen dira.
4. Irudiak nola txertatu: Googleko aurkezpen edo testu editoreetan irudiak txertatzeko modu desberdinak adierazten dira.
5. Irudiak eta irudi bildumak, Driven nola gorde eta partekatu: Google Drive bera irudi gordailu moduan proposatzen da. Irudiak partekatu edo publiko utzi nahi baditugu ere nola egin adierazten da.
6. Irudiak pantaila kapturen bidez eskuratu: Pantailaren kaptura eginez pantailaren zati bat irudi moduan nola gorde daitekeen azaltzen da. Modu asko dauden arren, honetan, Screenshot estentsioaren erabilpena azaltzen da.